 |
Harremanetan
sartzeko :
Route Gourmande des Basques
Ferme Berrain - RN10
64501 St-Jean-de-Luz Cedex
Tél. 05 59 54 56 70 - Fax 05 59 54 15
26
|
|
 
|
|
|
|
|
 |
|
|
Euskal
gogoa eta sorkuntza
Euskualdunen
BIDE GORMANTA
Bizi, ikusi, ulertu ………hitz batez MAITATU
Herri baten historioa biziaren tintaz idatzita ;
Uhainen maurrez edo hondartzen pausa atsegingarriaz akitua izanen naizelarik,
" bide gormanta " hartatik joango naiz, herri koloratu eta menditsu hartatik,
soa liluratzen duten itsasoaren eta mendien artean , beren bista Irulegiko
arnoa bezain goxoa gure sentsuak pizten dituena.
Basa bideetatik joanen naiz, ekoizle-artisauen gana, haien sekulako antzaren
bila, lurralde honen produktueri jatortasuna eta ahantsu akatsgabeko kalitatea
ematen dizkietenak.
Herri honen izaitea aurkituko dut hobeki hezteko bakarrik : Izarra likorearen
usain berezia, Ezpeletako biperren gorri beroa, Irulegiko arnoaren kolore
dirdiratsua, Bankako amuarrainaren songai nabarra , xokoletaren historioa
Baionako portura heldu zenetik egungo eguna arte , Baionako urdazpiaren
abentura izigarria, euskal bixkotxaren zaporea, erreximentena, gasnarena,
Sagarnoaren jazar gustagarria …
Batzutan Bide gormanta hertsia, malkarra da bainan bixta izigarri batekin
, nun norabide bakotxak ikuste ezberdina eskaitzen dizuen…..Itsasoaren urdina,
mendiak estaltzen dituzten kolore beroak, ardiak dabiltzan soroen gainean
dauden sagardi loreztatuak edo mahastiak ; urrundik beren joareak entzuten
dira.
Bide buruan, ekoizle-artisau batek errezibituko zaituzte eta esaldi sinpleen,
jestu adierazkorren bidez bere lana aipatuko dizue. |